Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Intxaurraga, Juan Inazio
Bertsolariak / Egileak
Altuna Etxabe, Joxe Mari
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Itsaso zabalean topo egin dozue bakoitza itsasuntzi batetan. Bat, zu Telleria, Amerika aldera zoaz, eta zu Azpillaga Euskal Herri aldera zatoz.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Altuna
Elkarrizketan une honetan
lagun noa zurengana
ikusi nahi det hartu dezula
Euskal Herrirako plana
paraje hura nola dagoen
etzaude ta antzemana
jakin ezazu goitikan bera
krisisak jorik da dana
Ameriketa hargaitik nua
bilatutzen detan lana.
Peñagarikano
Itsas zabalen bate uste gabe
topo eginda bi mutil
Amerikako asmoak dittuk
bide onetik ez habil
heure herrian-e joka ezakek
Amerikan bezin abil
neure sorterria ikusi arte
ez naiz geldituko trankil
Euskal Herrian sortu nintzan ta
Euskal Herrian nahi det hil.
Altuna
Argitzearren lagun maitia
garbi esatera nua
zu bezelaxe egina neukan
nik ere lehendik planua
Euskal Herrian bizi izateko
harturik neure asmua
bainan sinistu ezer ez dago
ta izan ez dedin damua
hori bi aldiz pentsatu gabe
Ameriketara nua.
Peñagarikano
Nunbait itsasoak dauzkalako
arriskuko hainbat ekaitz
horregatikan ez haut aurkitu
Altuna aurpegi alaiz,
Ameriketan gogorau beharra
heure senide ta anaiz
ta baten batek galdetzen badik
hi mutiko nungoa haiz
bildurrik gabe hik esan hairi
ni Euskadin sortua naiz.
Altuna
Argitzearren holako hitzak
esan dituzu propio
eta laguna erantzutia
nahi nizuke serio,
Euskal Herriari zu bezelaxe
diot hainbat amodio
eta malkuak irtetzen dizkit
esateakuan adio
bainan ederki bizi izatiak
ez al du geiho balio.
Peñagarikano
Esango dizut zertako itudan
itzultzeko asmo gozuak
ahaztu ezinik nagoelako
oraindik gauza batzuak,
lagun arteko berriketaldi
erromeri ta bertsuak
nere senide maitagarriak
bihotzeko gurasoak
agur semetxo nola esan zidan
nere amatxo gaxuak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra