Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano
Jakingo al det nola
dantzatu mingaina
hemen naukazute ni
zein neska liraina
Xabier gustatzen zait
neri alajaina
ez det ezertarako
ezagutzen baina.
Amuriza
Telefonotik hartzen
dut usain beroa
baina burutik hago
dexente eroa
hi ez haiz nik maitatzen
dudan jeneroa
emaion beste bati
hire panderoa.
Peñagarikano
Ze kontuk telefonoz
esaten dittuna
ikusten danez ez da
neretzat laguna
Xabier Durangon be
hain da ezaguna
mezako ura baino
whiski nahio duna.
Amuriza
Neska honek dakarkit
gauza betikoa
ez uste naizenikan
hain txoropitoa
erosi zan iturri
automatikoa
hire jardinerako
hori dun nahikoa.
Peñagarikano
Ez da etorriko ez
nahi ez dan ekaitzik
ta nik ez det banartzen
praile ta apaizik
eta ez diot opa
inolako gaitzik
ni maitatzea eta
ezkontzea baizik.
Amuriza
Telefonoz ari haiz
neroni antsika
hori ez da lekua
jotzeko musika
hortik ibili gabe
holan garrasika
etor hadi bistara
gomak erantzita.
Peñagarikano
Xabier honek dauka
jenio berua
zorraztu nahi luke
bere plumerua
bistan edantziko det
nere kulerua
nahi al dezu zuk busti
nere florerua.
Amuriza
Nago floreru hori
busti beharrean
oraintxe jarri naute
trantze ederrean
oraindik hortarako
nago indarrean
ujola izango da
ilunabarrean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra