Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Intxaurraga, Juan Inazio
Bertsolariak / Egileak
Altuna Etxabe, Joxe Mari
Gorrotxategi, Jose Luis
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Gorrotxategi, turroi saltzailea zara eta zu, Altuna, hortzik gabe zaudena.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Jose Luis Gorrotxategi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorrotxategi
Garaiko gauza degu
ta jaki berezi
Gabon jaietan hori
jatea merezi
hara Altuna orain
horra zertan hasi
turroi ederrak dauzkat
nahi dunak erosi.
Altuna
Ustekabean lagun
hauek arazuak
ustekabean lagun
hauetxek kasuak
zuk saldutzen dauzkazu
hain turroi goxuak
baina ezin dittu jan
nere ago gaxuak.
Gorrotxategi
Hortzik gabe zaudela
nago ni jakinda
danak kendu beharra
minak eraginda,
baina tentatzioa
baztertu ezin da
bapo jango dituzu
papila eginda.
Altuna
Turroia dan bezela
hain gogor egonik
papila egin eta
ez dit egingo onik
saltzearren etzazu
beraz gastau bromik
ai zure hortz ederrak
baldin banitun nik.
Gorrotxategi
Kontu itxurazkorik
ez dago horrela
mutil gaztea hola
jarri litekela
horra emango dizut
konseju epela
txanpainakin irentsi
pastilak bezela.
Altuna
Txanpainakin turroia
ez dago hain basto
proposatutzen dezu
gauza itxurazko
baina ez noa egitera
hain beste gasto
beste bateri saldu
eskerrikan asko.
Gorrotxategi
Eranzun didazu zuk
modo garratzian
Joan debalde garaiak
lehenako joan zian
eskerrik asko esan
lelengo hitzian
nik ez dizut emango
pagatu ezian.
Altuna
Dirua nik dadukat
ateko atian
laguna ez nun mintzau nahi
gaur zure kaltian
hortzak konponduko itut
dentista batian
ta erosiko dizut
hurrengo urtian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra