Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amuriza
Hona etorri gaituk
itxura onean
Gorrotxategi
Gero xelebre azaldu
gera azkenean
Amuriza
Atzetik zulaturik
guk prakak soinean
Gorrotxategi
Gaur bezela ibiltzen
gera gehienean.
Gorrotxategi
Horixe bakarrikan
genduan guk falta
Amuriza
Etxean nik ba ditut
beste zazpi praka
Gorrotxategi
Nik bentzait puska ditut
puzkarra botata
Amuriza
Beraz aterako duk
kriston zalaparta.
Amuriza
Puzkarra botatzeko
zulo irekia
Gorrotxategi
Kanpora irten nahi badu
badauka tokia
Amuriza
Zulo hori hortako
oso egokia
Gorrotxategi
Hola egin det puxka
bateko pakia.
Gorrotxategi
Prakak zulatutzea
gure kalterako
Amuriza
Barri saltzailerik ez
al da aterako
Gorrotxategi
Dotore jarri gera
zirku baterako
Amuriza
Goazen denen bistatik
denen onerako.
Amuriza
Prakak zulatu eta
bistan ipurdia
Gorrotxategi
Gu baino lehen ohartu
hemengo jendia
Amuriza
Atzea ilun daukak
piztu zak argia
Gorrotxategi
Gizon narratsak sarri
hola ibiltzen dira.
Gorrotxategi
Bate uste gabean
hauxen degu lana
Amuriza
Erosi beharko da
beste praka bana
Gorrotxategi
Ba ote da hemen inor
saltzen dituana
Amuriza
Hartuko nuke balitz
gaur zeinek emana.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra