Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Bertsoa entzun |
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sentimentua sartu zitzaidan
biotzeraño umetan,
geroztik ainbat gauza mingarri
ikusi mundu onetan;
Euskalerriaz batera nago
biotz barneko penetan:
anaiak alkar artu eziñik,
etsaiak su eta ketan,
esan dudana gezurra bada
urka nazazue bertan.
Sentimentua nola dugun guk
aize otzeko orbela,
mingañetikan biotz barnera
doa erriko kordela;
esperantza dut zerbait oberik
bearbada datorrela,
mundu untara sortu zen bati
bizitzea ere zor dela,
biur bekizkit esteak arri
ori ez bada orrela.
Zer kolorezko airea ote
da gizonaren samiña?
Ni eta zuen barrena ortan
izan liteke berdiña;
zoriontsuak izan gintezke
erri libre bat bagiña,
baña au ezta orrela eta
orrek sortzen dit sumiña,
argatik Balda ontan uzten dut
nire biotzeko miña.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra