Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Patxi Etxeberria
Bertsoa entzun |
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Patxi Etxeberria
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Azpillaga:
Etxeberria'k ditu
sastre-lanteriak,
baña beti ez ditu
betetzen begiak;
oker egindakuak
baditu erdiak,
len egin zituzunak
ez ain dotoriak,
ia egiten dituzun
len baiño obiak
Etxeberria:
Neri gertatzen zaizkit
aldrebeskeriyak,
jakin beaituzute
gaur emen egiyak;
sastre batentzat ere
auek komeriyak,
lan txarrak ekartze'itu
gizon aundigiyak,
nik ezin ondo artu
oni negurriyak.
Azpillaga:
Sastre bakarra dala
dago ikusia,
lan orretan errian
bera nagusia;
egiten duen lana
dana itxusia,
ainka bata rnotza ta
bestia luzia,
ta gero kobratzen du
nai duen guzia.
Etxeberria:
Oni trajia egiten
or nitzaden asi,
bañan ortako ainbat
ez nuen ikasi;
baldarra ta aundiya
ipurdi ta guzi,
gañera jarritzen da
benetan itxusi,
kobratzia besterik
ez dezu merezi.
Azpillaga:
Ez nizuke galdu nai
len daukazun sonik,
baña jantzi txarrakin
ez dezake bromik;
gaizki eginda ez du
kobrauko txanponik,
onek josten ez daki
ez galtza ez gonik,
sastre txarrarentzako
ez da gorputz onik.
Etxeberria:
Lotsagabekerian
etzaude motela,
esan nai dezu kulpa
bakarrik detela;
nik garbi, esango det
biar dan bezela,
propagandarik ez det
egingo bestela,
nik ez daukat etxian
zutzat ainbat tela.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra