Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"
Bertsoa entzun |
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jaun Iriondo, kezketan nago
benetan entzun ondoan,
izan ditake zure esana
daukatela nik gogoan:
nola zonbeiten denbora egun
ohar gabean badoan,
sarrera eskas izan ditake
euskaltzale bat kanpoan.
Ta hiru bertsu nauzki eskatu
jaun horrek gaur harengatik,
kanpoan egon ez du merezi,
esanen dautzut goratik;
ate-zaintzale horiek, otoi,
apur bar kendu trabatik,
edo bertzenaz pagatuko dut
haren gastua zarpatik.
Balio ote du bertsu huntan
geiagorik esatea?
Hori gertatuz ez litake gaur
euskotar bat izatea;
ez balin badu sarrerik eta
harentzat zer den kaltea,
urrikaldu ta bederen hari
zabaldu laster atea.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra