Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Saioa
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gizona ez da ogiz bakarrik bizi.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Askatasuna maite detala
egin naiz jaio ta azi,
baina etsaiak menpe nagola
daustie siñestarazi;
gizon oieri gaur dautset emen
esatekoa lenbizi:
diruz beteta ogiarekin
bakarrik ez gera bizi.

Zoriontzeko ez da naikoa
diru edo ondasuna,
gizon-biotzak beti bear du
zerbaiten alaitasuna;
bere anaia onartutzeko
benetako maitasuna,
ta dan bezela agertutzeko
egizko askatasuna.

Kontzientzia ixilduteko
ogia ez da trukea,
sakonagoa da biotzean
gizonak daukan eskea;
bizi gura dau anai artean,
erria izan askea,
ta askatasun egizko ontan
osasuna ta bakea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra