Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Saioa
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Gorrotxategi, Jose Luis
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gizona ez da ogiz bakarrik bizi.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iriondo, au da gauza
neri esan didazuna,
langille batzuna degu
guk munduko erresuma;
ogia baita bearrezkua
lortziak estuasuna,
baño gizonak bear du poza,
gañera askatasuna.

Ogi ori irabazten
bota izerdi ederrik,
lana egin ta sarritan
alare alper-alperrik;
gizonak ortik ez du jasotzen
merezi luken eskerrik,
beste geiago bereak ditu
ta ez ogia bakarrik.

Naiz-ta ogiz gizonaren
sabela ederki bete,
lotuta badago orrek
ez baidu balio bate;
beste gauz geio bereak ditu
iraungo badu tente,
ta oien billa saiatuko da
arnasik duan bitarte.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra