Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Saioa
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Enbeita, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Neri ezurrak austeko nun dek abillidadia?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Berriz lanean asi
bukatu gaberik,
gorputza badaukat nik
ezurrez beterik;
zure aurrean nago
ollar ta tenterik,
zuk eztuzu ortako
abillidaderik.

Enbeita:
Zuk neri ez didazu
gaur amodiorik,
eta egin nai zeunke
gauza seriorik;
baña oindik etzera
ortako jaiorik,
ni austeko ez dezu
oindik baliorik.

Amuriza:
Zure balio ori
al da nire diña?
Emango dizut nik bat
ta zuk artu miña.
Nora arraio zatoz,
ijitu ziztriña?
Obe zendun olloa
jaio izan bazina.

Enbeita:
Berriz ludira ez baaiz
obea sortuko,
nere garaitza ez duk
ondotik kenduko;
asi orduko artu
egik akorduko:
neuk eutsiko ditzudaz
zeuk eutsi orduko.

Amuriza:
Bakoitzak egin bear
beraren arnetsak,
kontrarioak gara
gorri eta beltzak;
bakoitzak emen ditu
beraren defensak,
zuk niri ezurrak eta
nik zuri saietsak.

Enbeita:
Egon zaite, laguna,
gai ortan ziurrik,
ez dizut iñoiz izan
nik zuri bildurrik;
euli bateri ezin
zuk autsi ezurrik,
zarata asko baña
ez dezu intxaurrik.

Amuriza:
Gabiliza akerraren
adarren antzera,
elkar desafioka
aurrera-atzera;
nirekin konpontzeko
jaioa etzera,
agur ta zoaz txakur-
-ezurrak biltzera.

Enbeita:
Alperrik zu biurtzen
nik egin alegin,
zure buru arroa
pixkat jetxi dedin;
etzera konturatzen
eta artzen det min,
egur txarretik ezin
ezpal onik egin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra