Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate
2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neska gazte bat ezagutu det
goxoa ta sentibera.
Urtebetetze eguna du gaur
ta ospatzeko joera;
ez dakit nola egingo didan
bere lehenengo harrera;
urduri ez nago, keba!
Nola irtengo ote da? (bis)
Buru gogorra jaio nintzen ni
ta egingo det aurrera;
maitasun dena emango diot
lora-sortakin batera. (bis)
Bihotzeraino kolpe batean
nola nahi dudan iritsi
orain artean falta nuena
kolpe batez erdietsi;
nahiz ta txisturik ezingo dudan
bi segundutan irentsi
nola behar dut sinetsi?
Barrena behar zait hautsi. (bis)
Muxu txiki bat eman didazu
irriparre bat ebatsi?
Esperantzarik ez nuen baina
hasteko ez da hain gutxi. (bis)
Ikusi orduko zu izan zinen
neretzako harribitxi;
maitasun osoz maiteko zaitut
atzo, gaur ta bihar etzi;
zure hitz hoiek berekin dute
makina bat elegantzi?
Bihotza didazu jantzi
arren ez zazu erantzi! (bis)
Zu joatea izan liteke
benetako penitentzi
zu joan ezkero ni ez naiz ezer
arren ez nazazu utzi! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra