Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Jon Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-10-21 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Barandiaran, Aitzol
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu aita eta Aitzol semea zarete. Zu, Jon, aita, arduratuta zaude ez delako lehen aldia Aitzol ubelduta etorri dena eskolatik.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Jon Martin

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin: Ubeldura moreak
gorriak urdinak
ta min ematen dizu
kontatu ezinak;
babestu nahi zintuzke
aitan maiteminak;
ubel horiek dira
eskuek eginak
baina esku guztiak
ez dira berdinak.

A. Barandiaran: Nahiz eta ez ibili
zugatik aparte
ez zera konturatu
gaur iluntzerarte:
ubelduak orkatil
masail ta besape;
aita sinets nazazu
izua naukate;
zuri ez kontatzeko
esaten didate.

J. Martin: Etxera heldu zara
ubeldu samarrik
munduan ez dalako
aitatxo kaskarrik.
Nik ez ez diet joko
ez egin gauz txarrik
baina zu babestu bai
eta ez alperrik
hemendikan aurrera
ez zaude bakarrik.

A. Barandiaran: Zurekin ta bakarrik
a ze parabola!
Itxi-itxia daukat
aitatxo oskola
ta sekatu berria
ahoko odola;
gogoan det aita zuk
esana behinola
jotzaileari eman
egin behar niola.

J. Martin: Zu hola ikusteak
ematen dit pena;
nik esan nizun noizbait
jo behar niena
baina ez da horixe
egingo dutena;
eskolaz aldatzea
hori da aurrena
ez erantzutea da
eraginkorrena.

A. Barandiaran: Baina ez det nahi bizi
nik zuen gerizan;
errez-errez diozu
"Seme txintxo izan"
ni zure seme kuttun
jatorra bainitzan
berriz kalera noa
goizeroko gisan;
mesedez hau amari
ez zaiozu esan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra