Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Felix Zubia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Muñoa, Unai
Zubia, Felix
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kanpamentu basera iritsi da berria: espedizioko kide batek istripua izan du. Zuk, Unai, berehala abiatu nahi duzu laguntzera. Felix, zuk nahiago duzu erabakia hotzean hartu.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Felix Zubia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Zubia: Asier zen mutil bat
kategorikoa
ta nik ere daukat hain
on ta begikoa
baina horko lainoa
daukat begiz joa;
bihar egingo degu
geure neurrikoa...
Bizi bat galtzen bada
ez al da nahikoa?

U. Muñoa: Badakit zu zaudela
ni neu bezain triste;
mendian bizi gera
libre edo aske
eta gure kidea
laguntzaren eske;
joan behar genuke
bagera hainbeste:
beste batean Felix
gu izan gaitezke. (bis)

F. Zubia: Nik ere ez det noski
kontzientzia lasai;
tripako xomorroak
jan eta jan darrai
baina ezin liteke
arriskua epai;
bere tokian banitz
aitu zazu Unai:
nik ez nuke nahi eta
berak'e ez du nahi.

U. Muñoa: Ni're ika-miketan
ez nabil hain bapo;
bela esaten dezu
ez duela nahiko
baina hori horrela
ez da neretzako;
gorpua har dezagun
familiantzako
eta gailurra utzi
beste baterako.

F. Zubia: Onartzen det: gailurra
bukatu da hemen
ta bera bilatzeko
badet nahiko kemen;
Daulagiri aldera
abitu baino lehen
berak hala zioen
sarri esan zuen:
"Hilko banaiz nik bertan
nahi nuke atseden".

U. Muñoa: Guregan badaukagu
hainbeste endredo
ta zuregandik hori
ez nuen espero;
burua dardar daukat
ta odola bero;
gauz asko esaten da
pentsatu ezkero
baina ez da berdina
gertatu ta gero.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra