Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Alaia Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-10-06 Elgeta Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Goiogana, Manu
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen etxe azpian tanatorioa jarri nahi dute. Manuk manifestazioa egin nahi du, eta deialdia ekarri dio Alaiari.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Alaia Martin

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Goiogana: Hasi behar dira gure
bizitzak zapuzten
ez dakit horrekin ze
helburu dituzten;
hastea bizi garen
bizitza hau puzten
hastea guk daukagun
bidea erakusten
lasai bizitzen ere
ez digute uzten.

A. Martin: Zure ustez arazo
larri bat daukagu
ni berriz sentitzen naiz
horretatik salbu:
heriotza gizarte
honetan da tabu
heriotzetik gertu
biziko gara gu;
bizi osoa ere
hola daramagu.

M. Goiogana: Baina horrek badauka
erremedioa
hori kentzea bada
gure desioa;
ez nuke goiz eman nahi
nere adioa
hori egite hutsa
ez da serioa
auzoa bihurtzea
tanatorioa.

A. Martin: Ez dakit nola duzun
hainbeste apuru
diskurtsoak absurdo
itxura hartu du;
heriotza ahaztea
al duzu helburu?
Egunero gorpuak
ikusiz seguru
heriotza onartzen
ikasiko dugu.

M. Goiogana: Ematen du hiltzeko
gogoez zaudela
tanatorioa egin nahi
dutenak bezela;
heriotza da gauza
zeharo krudela
manifa egingo dugu
protesta itzela;
hilda daudenek ere
entzun dezatela.

A. Martin: Umore beltza duzu
orain azkenean
ze odol hotza duzun
zainen barrenean!
Kalte ez digu egiten
pentsatu denean;
erreparatu nuen
zure hutsunean
errauskailua jarri
zuten egunean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra