Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-22 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-09-22 Orio Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Laburu, Agin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Adopzioan hartutako haur baten gurasoak zarete. Haurrak guraso biologikoak ezagutu nahi dituela esan dizue gaur. Zuk, Agin, bilatzen lagundu nahi diozu. Beñati ez zaio kontu hau askorik gustatzen.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-09-22 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rezola: Hamar urtekin ume txiki bat
degu guk biok tarteko;
problemik ez du euskaraz jardun
ta jartzen dana jateko
ta haurrak bizi beharko luke
ahal duen eta hobeto;
ume bat ez genuen ekarri
nahi genuna egiteko.

B. Gaztelumendi: Baino gure ta bere desirak
elkar daitezke tarteka
txikitatikan maitasun goxoz
tratatu genuen eta;
bere guraso biologiko
hoien bila zertan neka?
Biologiak ez du osatu
umearen heziketa.

A. Rezola: Biologiak zer egin duen
ba biologiak zero
baina umea ikus daiteke
gure besoetan bero.
Zuk esan dezu heziketarik
ez dula osatu edo;
zuk ere ez dezu osatuko
hori ukatu ezkero.

B. Gaztelumendi: Baino gutxinez izan daiteke
gu biok bizitzeko gai
ta ez dadila ipini lehengo
guraso txar horien zai;
haien ondora juanda ez da
bera sentituko alai;
orain zergatik maiteko dute
lehenago ez bazuten nahi?

A. Rezola: Badakit ondo haiek ez daude
Ander noiz ikusiko zai
baina denbora bihur liteke
horrelakoetan etsai
ez dutela ez maiteko ere
esaten didazu lasai;
gurasoek haurra agian ez
baina haurrak gurasoak bai.

B. Gaztelumendi: Baino gu gera bere guraso
badator gure ondora;
hamar urtean maitatu degu
ta hamar urte da denbora
beraien bila joanez gero
ez gera helduko inora:
bi gurasoak aurkitu eta
familia galduko da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra