Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Karmele Mitxelena, Felix Zubia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Mitxelena, Karmele
Zubia, Felix
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Felix, etorkina, taberna batera lan eske joan zara. Karmele taberna jabeak erantzun dizu ahal dela bertako langileak hartuko dituela.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Karmele Mitxelena, Felix Zubia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Zubia: Aizu Karmele nolako mina
sortzen dun zure juzkuak!
Hemen bihotzak daude lotuak
eta buruak estuak;
neri ezetza eman didazu
dauzkat ideiak nahastuak;
hain ezberdinak al dira bada
nere buru ta eskuak?

K. Mitxelena: Etorri eta nahiz begiratu
didazun begietara
zu bezelako asko hurbildu
zaizkit tabernara jada;
besteak bezain pertsona ona
zara noski beharbada
baina arazoa ez zara zu ez
arazoa jendea da.

F. Zubia: Norberak ezin duen garaian
arazoa gizartea;
negozioa hobetuko det
zabal zaidazu atea:
etorkinentzat jarriko ditut
opiltxoak ta matea;
baserritarrek jateko berriz
txurrasko bete-betea.

K. Mitxelena: Segi horrela gaur hori bada
goi-goian duzun erronka
baina nirekin alper-alperrik
egingo duzu borroka;
ta nik ez zaitut hemen hartuko
gaur ez bazaizu inporta
zure penak ta tristurak ez dit
jatekorik emango-ta.

F. Zubia: Negozioa eman nahi dizut
ez al didazu aditu?
Itxura danez nere jaiotza
degu zuretzat delitu;
aizu txuritxo banoa laister
baina ezin det kabitu
eskuak zikin dituen harek
belaxe zuritzen ditu.

K. Mitxelena: Zurikeriaz hizketan ere
entzun izan ditut batzuk;
horretarako eman nitzakeen
gisa horretako pausuk.
Lana egingo zenuke aizu
soldata minimoan truk
tentazioa ona da baina
pertsona bat izan nahi dut.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra