Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Andoni Otamendi
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Andoni Otamendi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gorostidi: Egun osoan prentsari heldu
ta telebista jarrita
gezurrak eta iruzur batzuk
nahiz horiengatik aipa
arreta handiz zaindu ohi ditut
informazio hartu nahita
nun bizi geran ta zer gabiltzan
hoietan jakiten baita. (bis)
A. Otamendi: Ba, ni mendira lasai joaten naiz
horrek nahikoa omen du;
irrati eta telebista hoiek
kolpetik nahi nuke kendu
eta zu, berriz, egunkaritan
iritziak nabarmendu;
hoien beharrik ez zenuke zuk
zure iritzia bazendu. (bis)
B. Gorostidi: Irakurri ta entzun ondoren
buruari eragiten
nere iritzia ta gogoetak
berri hoiekin egiten;
nahiz ta askotan egia ote dan
ez da errexa jakiten
irakurrita jakiten degu
nora sartu, nundik irten. (bis)
A. Otamendi: Bertso-saiotan sartu ohi naiz ni
hori da nere aukera
eta bestetik irratiaren
zurrunbilotik atera;
lehen esan dizut zakurrarekin
joaten naiz pasiatzera
eta zu hoien tartian berriz
mareatu egingo zera. (bis)
B. Gorostidi: Zenbait albistek mareatuta
uzten naute ahoz gora
beste zenbaitek irria sortu
ta jartzen naute gustora;
informatzea zuretzat ere
askoz hobe izango da
informaziotik kanpo dagona
dago mundutik kanpora. (bis)
A. Otamendi: Egunkaritan nola gezurra
guk ugariena dugun
nik esan dizut hoiei begira
ez nukeela gaur nik jardun;
aizu Bixente aspaldidanik
gera gu elkarren lagun
mendira etorri zaite nerekin
bertsotan egin dezagun. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra