Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Egoitz Eizagirre Aduriz, Jokin Uranga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-10-06 Ataun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Eizagirre Aduriz, Egoitz
Uranga, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Komunikabideen aurrean jarrera ezberdina duzue biok. Zuk, Egoitz, ahal duzun guztitan jartzen diezu harrera. Zuk, Jokin, ez duzu ezer jakin nahi.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Egoitz Eizagirre Aduriz, Jokin Uranga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Eizagirre: Telebista ta egunkariak
dituzu Jokin urrunak
albiste onak gutxi baitira
eta gehiegi ilunak
baina kezkatzen baldin bazaitu
munduaren osasunak
danetik jakin beharra dauka
dana irauli nahi dunak. (bis)

J. Uranga: Aita ta ama baserritarrak
ziren, orain hilda daude
eta geroztik ni egina naiz
baserri zahar honen jabe;
nik iraultzeko zerbait badaukat
lurra bakarrik hala're;
neure etxean nahiko lan badet
besteekin kezkatu gabe. (bis)

E. Eizagirre: Zure etxean nahiko lan dezu
zeinen arrazoi polita
ta ez dakizun horri egiten
ari zerade kritika;
zurearekin nahiz aski izan
egizu besteekin zita
askoz hobeto gobernatzen da
besteengandik ikasita. (bis)

J. Uranga: Ni hala ere ez naiz egongo
besteen ikaspenen zai
azkenaldian gure mundua
ez baitabil horren alai.
Berri batzuek ilunak dira
eta besteak ere bai
eta nik ez det egun osoa
amorrazita pasa nahi. (bis)

E. Eizagirre: Amorrazita bizitze hori
nik ere ez det gustuko
baina kontuak jakiteari
Jokin zertan egin uko?
Gure mundua zuk esan dezu
ta hartu hori gertuko:
jaio bezela hilko zera ta
ez zera enteratuko. (bis)

J. Uranga: Ba, jakin zazu ez zait axola
eta ondo nabilela
mundutik joan beharko dedala
mundura sortu bezela
eta gainera enteratzeko
baliabiderik ez dela
igual zeuk esan beharko didazu
eskelan irten naizela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra