Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-30 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Asier Iriondo

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-09-30 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Barandiaran, Aitzol
Iriondo, Asier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Elkarrekin etorri zarete autoan, eta aparkatzen ari zaretela, alboko kotxea jo duzue. Zuk, Aitzol, ospa egin nahi duzu. Asierrek ohartxo bat utzi nahi du.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-09-30 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Asier Iriondo

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Barandiaran: Saiorako korrika
presaz genbiltzala
aparkatzen hasi naiz
nola edo hala.
Ez al zera ohartu
Asier aibala
fokoa lehendik ere
hautsita zeukala? (bis)

A. Iriondo: Fokoa hautsita zun
eta guk sakondu;
ez gera ondo ibili
honako hontan gu;
oharra utz dezagun
ta hartu gure kargu
nahi badezu bertsotan
utziko diogu! (bis)

A. Barandiaran: Ford fiesta gorri bat
txukun eta lerden...
Giztoa izan zaitez
gaurkoan bederen!
Santu pintak egiten
hasi zera hemen...
zurea izan balitz
ulertuko nuen. (bis)

A. Iriondo: Ohartu naiz nik marka
berdina daukala
ta sentitu nerea
balitza bezala;
oharra utziko dut
nola edo hala;
antolakuntzai esan
berandu noala. (bis)

A. Barandiaran: Hala egin behar da
dagokigunean;
pixka bat larritu naiz
lehenengo unean.
Papera jarriko det
lasaitasunean
seguroa egiten
dedan egunean. (bis)

A. Iriondo: Hori horrela bada
ez dago hain errez
baina lanean utzi
gaur niri mesedez;
horrenbeste presa ta
horrenbeste estres...
Behintzat jarriko diot
"Izurratu zaitez!". (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra