Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Xabier Sukia
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Xabier Sukia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Maia: Hau da ilusioa
a ze oparia!
X. Sukia: Nolatan bete dute
gure eskaria
J. Maia: Muñekuan berdina
dezu aurpegia
X. Sukia: eske begira dago
gugana jendia.
X. Sukia: Nola dakite hauek
pareja gerala?
J. Maia: Ibiltzen geralako
bagina bezala.
X. Sukia: Konturatu al zera
mutilak dirala?
J. Maia: Inoiz ez dizut esan
maite zaitudala.
J. Maia: Holako opariak
opari ederrak
X. Sukia: emateko ez dira
izan hain alperrak.
J. Maia: Orain Zapateroren
legiai eskerrak
X. Sukia: ikusi behar ditugu
berotzen bazterrak.
X. Sukia: Ederki asko dihoa
ai Jon, Jon eguna;
J. Maia: elkarrekin moztea
nahi nuke laguna.
X. Sukia: Ez, ez ez zazu moztu
hain une leguna!
J. Maia: Ez hola jarri bistan
jartzen zaizu luma.
J. Maia: Ai nere tortolito
moztu zazu tarta!
X. Sukia: Arraia ere ia
didazu atraganta;
J. Maia: benga pusketa bana
egin zirti-zarta!
X. Sukia: Azken finean gu're
pusketa gera-ta.
X. Sukia: Eta jango al degu
elkarrenetikan?
J. Maia: Lehen ere hortan ez nun
gogo faltarikan;
X. Sukia: ai neriai ez zaio
falta natarikan;
J. Maia: ba nik bai jango dizut
gainera birritan.
J. Maia: Orain ari naiz jartzen
Xabier bero-bero?
X. Sukia: Erropak kendu itzazu
behin honta ezkero!
J. Maia: Lasai orain tarta da
ta erropa gero;
X. Sukia: egiten ez badezu
harremana zero.
X. Sukia: Itxoin! Orain atera
nahi du argazkia;
J. Maia: ba atera dezala
nahi duen guztia!
X. Sukia: Irrifartsu jar zaitez
ez egon tristia
J. Maia: nik enpastea daukat
kauen la ostia!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra