Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-09-30 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Ander Lizarralde Jimeno
2007-09-30 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Ander Lizarralde Jimeno
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Lizarralde: Bizitza dugu hain ezberdina
berria da beharbada;
neskentzat ere lehen ginena
jadanik Aitzol ez gara
ta ezin gera joan lehengo tokita
lehengo tabernatara;
ohitura aldatu beharra dago
bizitza aldatu bada.
A. Barandiaran: Ez zen ez kolpe gozoa izan
auto istripuarena!
Baino luzaro segi nahi nuke
izaten lehen nintzena;
beti bezela jarraitu nahi det
nere kaleetan barrena;
gurpilek egin dezatela lehen
hankek egiten zutena!
A. Lizarralde: Aulki batean gure bi hankek
hartu behar dute atseden;
onartu egin behar dugu lagun
oraina ez dela lehen.
Ni bezelaxe usteko duzu
orain uste ez duzun arren
baina horixe lortuko duzu
zarena onartu ondoren.
A. Barandiaran: Agian zuri komeni zaizu
zu zarena onartzea;
sarri aurreak erakusten du
nola dantzatu atzea.
Nola ez dedan etxe barruan
nahi geldirik geratzea
azken batean horixe baita
gaitz batetik sendatzea.
A. Lizarralde: Orain daukazun indar berdinaz
atera zaitez plazara
eta saiatu orain bizitzen
lehen bizi zinen erara
baina mingarri egingo zaizu
jendearen begirada;
ez okerrago ta ez hobeak
baina desberdinak gara.
A. Barandiaran: Agian kalte izango gendun
edo agian mesede;
gure ezgauzak gure xumean
moldatu gaitezke trebe;
zu jende hori aipatu dezu
gogorra da alafede;
nik begitara hitz eingo diet
beheragotik bada ere.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra