Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-01 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Oparia paperean bildu, eta berarengana zoaz.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Badatoz eguberriak
sosak uzteko aukera;
armiarma sareekin
geratuko da kartera.
Gu ilusioz beteta
jostailu denda batera
inguratuko gera ta
han zer egongo ote da?
"ez al da konsumismoa?"
da urteroko galdera.
Bai, baina ez zaigu inporta
San Tomasak aldera.
Nahiz eta jakin ez dela
haurrak hezitzeko era
aitzaki edo arrazoi
erori egiten gera.

Apal artean panpin bat
agertu zen azkenean;
"hauxe behar det" pentsatu
ta saskira zuzenean;
"honekin asmatuko det
eta umore onean"
irten nintzen ni dendatik
lasai ezin egonean.
Jo, Arkaitz hau oparia
Eguberri egunean!
Bost hilabeteko haurra
iltzatuta garunean;
nahiz ez ulertu opari
hau jasotzen duzunean
nik beste bat jasoko det
begiratzen nauzunean.

Sosetan nola neurtu
liteke amodioa?
Zein da irripartxo horrek
ote duen balioa?
Ez dakit baina neuretzat
hain da gauza serioa
opari txiki bat dela
gaitzen erremedioa.
Bai, bai gero izango da
kexa eta sesioa:
bateko eredua ta
bestetikan prezioa;
halere hau ematea
da nik dedan desioa
hain baita gauza handia
haur baten ilusioa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra