Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-30 Legorreta Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Sukia, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Azkenaldian harrituta zaude. Larunbat gauetan egundoko martxarekin ikusten dituzu zure ingurukoak. Zeuri ere burutik pasa zaizu hauts txuri hori sudurretik sartzea. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Deskribapena

Doinua
Begira nago jarria beraz
Neurria / Estrofaren izena
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia

Neurria:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azken aldian holako juergak
gero ta ugariago,
laguntasuna lehen garbia zen
baina horrela akabo;
Hauts zuri hori aurrean baina
enbidoari hordago.
Nere lagunak ikusten ditut
denak gustora zeharo,
parrez jazten den tristura baino
faltsuagorik ez dago. (bis)

Haseran gutxi zirala uste
azkenerako gehienak.
Zikinkeri horrek jango dizkigu
garuna eta barrenak.
Entzuten ditut "hik ere har'zak",
entzuten ditut ordenak,
ta errudunak ez dira hiru
errudunak dira denak:
Hori esaten dutenak eta
galerazi ez dutenak. (bis)

Azken aldian bihurtu zaigu
droga hori gure etsai,
eta jendeak bereizten gaitu
ez dira gu onartzeko gai.
Nik onartzen det: nik'e ia-ia
hartu egin dedala, bai!
Baina hobeto pentsatu eta
ez det hartuko, ez, lasai!
Parranda egin nahi nuke baina
ez dut bizitza galdu nahi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra