Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Pioleta ta granpoiak hartu
ta Himalaiara txango;
petateekin etorri zaizkit
bai hemengo ta bai hango.
Gerriak ditut zisko eginak,
babak josiak bi zango;
ta orain pozik jarri naizenik
ez det egitan esango,
hemen hotela eginagatik
ez da guretzat izango (bis)
Hotel haundi bat ein nahi duenak
ez du gero bihotzikan,
hori guztia salatzeko nik
ez det aurkitzen hitzikan.
Norbaitek kontra egiteko ere
garaiz gaude oraindikan.
Zer helburutan etortzen diran
nik asmatu det kasikan:
ta ez mendia gozatu asmoz
menperatzera baizikan (bis)
Mendizaleak ekologista
omen zirenan ustea,
gaur ezezkoa ikusirikan
ni aurkitzen naiz tristea;
guk Himalaian triste antzean
hartu dugu albistea.
Aberastera, disfrutatzera
dator bat eta bestea,
askoz hobeto ez al lukete
xox batzuk guri uztea? (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra