Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-30 Legorreta Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Uranga, Jokin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Azkenaldian harrituta zaude. Larunbat gauetan egundoko martxarekin ikusten dituzu zure ingurukoak. Zeuri ere burutik pasa zaizu hauts txuri hori sudurretik sartzea. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitza berez omen da oso
motza edo ta laburra.
Nere lagunek larunbatetan
izaten dute egurra;
Ezin bereiztuz ibiltzen dira
ondo zerua ta lurra.
Ta nik zergaitik ez dut hartuko
ez da ideia ziurra,
biak batera uztartzen zaizkit
gogoa eta bildurra. (bis)

Guztia dantzan ibiltzen dute:
aurrea eta atzea.
Izan daiteke gauza okerra,
gerta daiteke trantzea.
Ez da ederra besteek egin
dutena begiratzea,
halare askoz hobe nukela
nahi nuke gogoratzea:
Hartu ezkero ondorioekin
pentsatu gabe hartzea. (bis)

Baina oraindik ez nago ziur,
garbi aitortu beharko.
Gaur hartuz ezin jakin daiteke
zer izango dan biharko.
Nahaste ugari daukat buruan
aurkitzen naiz nahiko plako;
erabaki det: ez det hartuko
nahiz eta dagon modako.
Hauts majikoak sorginek soilik
izaten dituztelako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra