Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etorkin batzuk ekarri ditut
nere tailer alderdira,
leiho zulotik nola ari diran
jarri natzaie begira
ta pentsatu det "animo moteil
gaurkoz asmatu dek tira";
azken finean beraiek ere
gizasemeak baitira.
Egia esan egoera hau
nahiko aldrebesa dala,
bate papelik ez izan arren
ez al da jende normala?
Bihotz bihotzez egiten diet
nere eskeintza formala,
egiten duten lanaren truke
jaso dezaten jornala.
Nahiz ta jendeak gaizki ikusteko
izaten duen joera,
papel kontuak utzi ditzagun
lehenbailehen alde batera
ta animatu behar ditugu
"jarrai zazue aurrera",
gizarte hontan izan dezaten
bizi izateko aukera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra