Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Jon Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-04-20 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Aranburu, Aritz
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Jon txakurra zara, ta Aritz zure jabea. Orain arte pozik ibiltzen zinen jabearen inguruan, gaur ordea bozala eta katea jartzen hasi zaizu.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Jon Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


MARTIN:
Garai batean ze jabe ona
ta ze nagusi xamurra!
Orain urruti aldegina zait
mantentzen nuen apurra;
bozala eta kate lodiek
a ze nolako beldurra!
Jabea aske izatearren
preso jarri du txakurra (bis)

ARANBURU:
Aspaldi hontan egin dizkizut
kutixi eta laztanak,
baina kexuka hasiak dira
kaleko amona danak;
nonbait ez ditu bete nahi orain
nagusiaren esanak
begira zer gauz ekarri dizun
txintxo portatu ez izanak (bis)

MARTIN:
Bost axola zait amona xaharren
ta gurasoen kritika;
sarri ahoan erabiltzen du
nagusiak politika.
Herriarentzat askatasuna ,
horixe gauza polita;
askatasuna lortu behar da
baina etxetik hasita (bis)

ARANBURU:
Bozal bat jarri dizut ahoan
eta lasaitu ezina,
mutiko bati ixtar aldean
sartu zenion hagina;
orain kate bat txintxilikatu,
ez al da gauza jakina?
Zeure larrutik ordaindu zazun
aurrez egindako mina (bis)

MARTIN:
Lepoan daukat kate lodia
edo ta bozal estua;
neri berdin zait kozkatu badut
izterra edo eskua.
Zigorran alde egingo dezu
berriz ere apustua
mina minakin ordaintzen duna
ez da nagusi justua (bis)

ARANBURU:
Kate motz batez sufri dezazun
lehen eginiko kaltea;
ta bapatean itxi al zaizu
askatasunan atea?
Baina negarrik ez zazu egin
aizazu Pintxo maitea;
nere esanak bete orduko
kenduko dizut katea (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra