Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Karrera, Manex Mujika

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-30 Legorreta Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Karrera, Ibon
Mujika, Manex
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete. Karrera aita eta Mujika semea. Bada urtebete Ibon, zure seme den Manex etxetik joan zela berak hala nahi izan zuelako. Gaur txirrina entzun, eta maleta eta guzti semea etxera datorrela ikusi duzu.

Deskribapena

Doinua
Zure eskaerak egia esan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Karrera, Manex Mujika

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


KARRERA:
Zure guraso izan naiz beti,
guraso ona gainera.
Joaterako behar zenitun
kontuak ondo atera
zeure maleta ta trasteekin
berriro zatoz etxera:
Behin hartutako erabakiaz
damutu egin al zera? (bis)


MUJIKA:
Gure etxetik aldegin nuen
ustez hoberena zela,
baina damutu ere egin naiz,
ez zen posible bestela.
Kontuan hartu aitatxo maite
seme galdua naizela:
Ea nerekin jokatzen dezun
Itun Berriak bezela.(bis)


KARRERA:
Itun Berriak esaten duna
ez da batere normala.
Zaplazteko bat eman beharko
nizuke nik berehala.
Berriz etxera itzuli zera
mutil txintxo bat bezala,
faltan botatzen dezun garaian
zure amaren magala. (bis)

MUJIKA:
Amatxo hemen utzi nuen ta
hori neretzat kalteko,
geroztik nola egin ditudan
nik hainbeste kilometro..
Maleta dakart erroparekin
labadorara sartzeko,
eta amatxo etxian al da
bazkaria prestatzeko?. (bis)

KARRERA:
Burutik gabe jokatu dezu
seme nere arabera.
Gelditu edo bestela joan,
hortxe zenuen aukera.
Etxetik kanpo joan zinan zu
harro antzean gainera.
Gizon ustea daukazu baino
oraindik umea zera. (bis)

MUJIKA:
Etxetik kanpo pasatu ditut
jadanik hiru-lau urte,
makilak ere jasuak ditut
abentura horren truke.
Bizitzak nola beregan ez dun
nik uste aina bertute,
ume nintzela joan nintzen baina
ederki gizondu naute. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra