Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Ibon Karrera

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-24 Ataun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Jimenez, Alfonso
Karrera, Ibon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Koinatu-koinatak zaituztegu. Ibon koinata soltera honek, Alfontso zurekin, haurra izatea gustatu litzaiokela esan dizu. Baina "in vitro".

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Ibon Karrera

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


JIMENEZ:
Koinatuak gera eta
baita ere lagun,
seme baten atzetik
zera orain jardun.
In vitro nahi dezula
da nahiko ezagun,
egitekotan dena
ta ondo egin dezagun (bis)

KARRERA:
Ondo egin nahi dezu
suabe suabe,
ni horren aldekoa
e`nauzu halare,
nahiz ta izan nahi dudan
ume baten jabe,
aukeran nahiago det
zu ukitu gabe (bis)

JIMENEZ:
Zure mezua degu
nahikoa garratza,
baino jakin ezazu
ni ez naiz narratsa.
Norbaitek jakitea
da zure arantza
in vitro egin da`re
iango du antza (bis)

KARRERA:
Zure antza izango
duela tamalez,
aldamenetik hori
zabiltza esanez,
baino in vitro egin
dezagun mesedez;
zure semea nahi det
zure gaitzikan ez (bis)

JIMENEZ:
Nik gaitzikan ezin det
inundik ekarri
nerekin aritzea
da nahiko pozgarri
ta dena nahiko nuke,
ez ipini larri;
zuk eskatzen badezu,
nik baldintzak jarri (bis)

KARRERA:
Baldintzak jartzen orain
zer zabiltz esaten?
in vitroarena ez da
horrela izaten.
Has zaitez azpikuai
gogor eragiten
ta ekarri semena
pote ttiki baten. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra