Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Arrizabalaga, Nahikari Gabilondo

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-24 Mutriku Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Arrizabalaga, Iñigo
Gabilondo, Nahikari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Herriko anbulatoriora etorri berri den emakume mediku liraina zara Nahikari. Ez dakigu zergatik baina Iñigo mutil-zaharra sarriago etortzen da kontsultara.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Arrizabalaga, Nahikari Gabilondo

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


GABILONDO:
Lehen ez zinen azaltzen
mediku artera,
aldatu zera egun
batetik bestera;
goizero hemen zatoz
posible ote da,
hainbeste etorrita
gaixotuko zera! (bis)

ARRIZABALAGA:
Dio ez dela ona
gaur dedan kondukta,
baina edukitzen det
inglea minduta;
eguna pasatzen det
hementxe sartuta,
Nahikarik atzamarrak
fin-finak ditu-ta. (bis)

GABILONDO:
Ez zera ez gutxitan
nerekin egona,
azterketa izan da
benetan sakona;
bihotza gaizki dezu,
hori ez da broma,
baina andregai bila
ez etorri hona. (bis)

ARRIZABALAGA:
Ligatzera etortzen
naiz ni beharbada,
zurekin egoteko
hartuaz patxada;
andregai bila eta
ze esaten ai zara?
Bihotza gaizki badut
zure errua da. (bis)

GABILONDO:
Saiatu izan zera
sarritan kolpeka,
konponbideen bila
hor nabil tarteka;
beraz nirekin orain
alperrik ez neka,
nere aita mediku
hobea da eta. (bis)

ARRIZABALAGA:
Begietan baneukan
ere zerbait grabe,
nire begiak nahiko
makalak dirade,
ta zure onduan bada
hamaika mirabe,
ondo ikusten zaitut
antiajurik gabe. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra