Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Arkaitz Goikoetxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-05-12 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Aranburu, Aritz
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amona eta biloba zarete. Arkaitz biloba egun batzuk pasatzera joan zara Aritz amonaren baserrira. Afalondoan amona telebista itzali eta errosarioa errezatzen hasi da gurutze santuaren esanez.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.GOIKOETXEA:
Nonbait nere usterik
nik ez dut beteko,
egonaldia igual
neretzat kalteko;
aztoratu egin naiz
amona tarteko,
garaia iritsi zait
ohera joateko. (bis)

ARANBURU:

Ohera joan nahi du
mutiko alperrak,
nonbait gustoko ditu
almohada bazterrak,
baina belarretako
zein egun ederrak!
Eman beharko dizkiou
Jaunari eskerrak. (bis)

A.GOIKOETXEA:
Amonaren bidea
neretzat okertu,
santu guztiak honek
nahi ditu suspertu;
bera gustora dago,
iloba aspertu;
nik ez dut gusto eta
zerorrek eskertu. (bis)

ARANBURU:
Ohera joan nahi det
begiak itxita,
iloba hori ez da
oso gauz polita;
errezatutzen hasi
hementxe jarrita,
eskutan dezun game-boy
alu hoi utzita! (bis)

A. GOIKOETXEA:
Game-boya hasi zera
txarreko juzkatzen,
ilobatxoai bere
jolasa ukatzen;
errosaioa neri
ez baitzait gustatzen,
hasi bai baino ez da
sekula bukatzen. (bis)

ARANBURU:
Ez zaizula gustatzen
esanaz horrela,
goatu naiz aitaren'e
honek ez dakiela;
game-boya utzi eta
jantzi'zu txapela
"nu-nu-nu" egin zazu
aitonak bezela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra