Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aritz Aranburu
2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aritz Aranburu
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. AGIRRE:
Nekaturikan nago
ez gogoz ta sasoiz.
Utz nazazu pakean,
diotsut arrazoiz;
txirrina jo didazu
eta nahikoa goiz;
lasai nik ohetikan
egingo det otoitz.
ARANBURU:
Hona zuzendu ohetik
azkar aldeginda.
Nunbait lagunarentzat
otoitz dena min da.
Begi-zulo hoiekin
gaurkuan ezinda,
hasi ein beharko deu
aitaren eginda.
U. AGIRRE:
Aitaren egin nahi du,
neuretzako kalte,
nahiz eta nik fedea
ez dedan aparte;
luzaro ezin naiz jardun
hain goizo jo ta ke.
Gero berriz ohera
etorri al nindeke?
ARANBURU:
Beharbada joan zintezke
pentsatzen hasita,
bainan ez dadukazu
itxura polita;
konzentratu zaitia
hemen eserita,
antikriston niki hoi
aurrez erantzita.
U. AGIRRE:
Antikriston nikiai
begira egona,
praile hauen joera
ez da gero broma!
Niki bakarra daukat,
txarra edo ona,
atzo gauez gelako
kajoian zegona.
ARANBURU:
Ez dizut ba nik lagun
askorik eskatu,
baina gaur ez didazu
besorik luzatu;
etorri zeranetik
gehiegi kejatu,
hurruna nora etorri
aurretik pentsatu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra