Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-16 Orio Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Sukia, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zu enpresaria zara. Zure enpresan etorkin talde bat hartu duzu papelik izan ez arren. Bulegoko leihotik ikusten duzu nolako fin ari diren lanean. Konta iezazkiguzu zure burutapenak.

Deskribapena

Doinua
Gregario edo laguntzaile naiz
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denak lan bila omen zetozen
egin zidaten irrintzi
aurpegi hoiek ikusi eta
nik ateak ezin itxi.
Atelehenetik ostiralera
asteburu eta guzi.
Enpresak du hainbat garrantzi,
hori ezin da ahantzi. (bis)
Irabaziak ere atzera
ezin dira inoiz utzi,
nik lanpostu bat eskeini diet
eta hori ez da gutxi. (bis)


Enpresariak hartu behar du
beti diruaren usai
eta nolabait nahi gabe baina
beti langileen etsai..
Askok esaten didate neri
hori nola egin duk, ai!
langile onak nolanahi
badira hortarako gai. (bis)
Hoiek lanean hartuagatik
sofan nago lasai-lasai,
nere patrika puztu da baina
hoien bihotza ere bai. (bis)


Beti egon naiz langile denak
ondo zaintzeko planian,
askoi agian gustatu ez baina
beti ondo esanian.
Nik diru pixkat emango diet
ta jardun bitez lanian,
oporreta hegazkinian,
edo bestela trenian, (bis)
andria eta nere haurrekin
noa lasaitasunian.
Eta papelak eingo dizkiet
bueltan natorrenian. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra