Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Saioa
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Mendiburu, Jean Pierre
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Adiskide zenuen batek, aberastu denez geroztik, ez du zurekin deus jakin nahi.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean hainbeste aldiz
elgar ginduen ikusi
eta ber bertan adiskidantza
nahi ote dezu hautsi,
nahi zu baino lagun hoberik
ezin dut nik nihun kausi
zertako bada joan zira ta
dirua hartuz zure nausi.

Lagun maitea joan zira ta
hemen naiz humil humilik
zu aberatsa diru jabea
nik ez dut sakelan pilik,
zer debru bada pentsatu duzu
erraiten dautzu Panpilik
etorri zaite berriz niganat
egongo naizu ixilik.

Orain artean elgarrekilan
hainbat aldiz egon gaituk
eta bide hoi bide txarrena
lagun maitea hartu duk;
hi aberatsen alde jarrita
oso tristerik hemen nuk
adiskidantza saldu baitaukuk
diru madari(ka)tuan truk.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra