Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Nikolas Izeta
1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Nikolas Izeta
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Atzo gauean pasatu nituen
parrandan orduak tinko,
eta goizeko bostetan ere
ez nintzan ni etorriko.
Eta orain zortziak dira
eta hortxen gaude kito,
baina alferrik joko dezu zuk
ni ez bait naiz gaur jeikiko.
Katxarro hauek mundu honetan
gauza aldrebesak dira,
nahiago nuke txori doinuan
gisa antzekoak balira.
Eta orain jotzen ari do
baina zer egingo det guztira
jo to itzaidu to jarriko det
almohadaren azpira.
Esan bezala oheratu naiz
bart arratseko bostetan,
to ederki asko epel ta gaxo
hemen nagoen mantetan.
Eta hor dago txirrina joez
borrokatzen det benetan
leihotik behera botako dizut
ea hiltzen zeran bertan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra