Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Saioa
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Aburuza, Lontxo
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Adiskide zenuen batek, aberastu denez geroztik, ez du zurekin deus jakin nahi.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain arte hori nuen
nik lagun segurua
baina bakardadean dut
pasatzen apurua
urrun joan zait betiko
belztu da ingurua;
zer kristotan gastatuko
ote duzu dirua.

Urruti zoaz laguna
dirua da media
eta hargatik jarri naiz
momentuan serio
aldegiten duzu eta
nik zer erremedio;
gure laguntasun horrek
ez al zuen balio.

Ahaztu zero nitaz eta
zu bazoaz aparte,
agian ongi izan ta
izan (e)zazu suerte;
lagun zaharra nauzu eta
beti zaitut nik maite
eta ongi izaten zu
behitzat saiatu zaite.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra