Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-03-13 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Felix Iñurrategi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Saioa
1988-03-13 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Aristorena, Pablo Joxe
Iñurrategi, Felix
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain beste bikotearekin segituz, bia eta bosta: Iñurrategi eta Aristorena. Jendearentako oporraldiak eta bidaiak eratzen dituzten agentzia batean lanean ari da lnurrategi. Munduko bazter guztietara antolatzen omen dituzte bidaiak, baina gaur Aristorena etorri do ilargira joan nahi duela esanez. Aristorena hasi eta hiruna bertso zortziko txikian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1988-03-13 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Felix Iñurrategi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aristorena
Bidai bat egiteko
daukat nik asmoa,
antolatzen duzula
hartu det susmoa.
Eta gure mundua
ez denez sanoa,
zuek denak utzita
ilargira noa (bis).

Iñurrategi
Sano asko etorri da
hona bere kasa,
eta galdetutzen dut
ote da kapaza
To gainera esan du
dena lasa-lasa,
hortarako bisita
behar duzu Nasa (bis).

Aristorena
Zuk esan behar ote
didazu ba nora,
hau al da gizon batek
gaur daukan ganora.
Preparatu dezazun
hartzazu denbora,
satelite txiki bat
neretzat nahiko da (bis).

Iñurrategi
Ideia disparatu
asko daduzkazu,
bainan zuk Pablo Joxe
hauxe entzun (e)zazu.
Ilargiraino lasai
joango zero zu,
autobuses joatia
asmatzen badazu (bis).

Aristorena
Hori antolatzea
kostako da hamaika,
ez zait neri gustatzen
mundu politika.
Eta igual le(he)rtuko da
gerra atomika,
handik ikusiko det
nik zirko polita (bis).

lñurrategi
Zure segurtasunez
hainbeste zarata,
planteatuko dizut
ideia aparta.
Ikasi zientifiko
edo astronauta,
orduan dohainikan
joango zerata (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra