Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mundu honetan zuzen joan behar
hor dago gure egurra,
nahiz to gutxitan zuzena izan
hor da nahi dugun apurra.
Bide zuzenen ez dihoanak
egin lezake agurra,
bi bidetako etsaia baita
ezpainetan dan gezurra.
Kontu kontari ibiltzen dira
ustez hain bide haunditan,
politikoen martxa harturik
nahiz gaizki irten erditan.
Faltsokeria ezaguna do
begiraturik begitan,
naizen apurra nahiago dut nik
behintzat izatea egitan.
Egi bides dugu zuzena
hor dago gure arnasa,
nahi ta askotan geran gutxitik
bide zuzenez ez pass.
Bainan txintxoa izatea ere
nolatan ez do jolasa,
egi bidean nahi nuke hemen
nik eman nere arnasa.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra