Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-09 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Manolo
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Soldaduskan zaudelarik, igande arratsalde batez andregaiari karta idazten hasten zara. Zer dio karta horrek?

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neska maitea zure ondotik
derrigorren aldegina
nahiz ta zurekin bizitzeko izan
nere gain nadukan grina
etxetik urrun hainbat denbora
bizi nahi eta ezina
bai al dakizu gaur zertan dudan
nere penarik haundina?
zurekin baten ezin igaro
bihotzean dudan mina.

Nahiz ta betitik nik gorrotatu
ejerzitoan indarra
bi gauza dauzkat espetxeratu
edo kunplitu beharra
zu ondotikan urruti eta
ni hemen nago bakarra
ta gauza bat dut eskutitz hontan
zuri kontatu beharra
baina lapitzez nola idatzi
begietako negarra.

Hemen pozikan nagoanikan
kartaz ezin dizut esan
gogoan zaitut egunaz eta
berdin gaueko ametsan
espanoleri serbitzen nago
nere bihotzan ofentsan
baina kartaz hau esaten dizut
hor munduak jakin dezan
hutsa litzake hemen banengo
Euskal Herrian defentsan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra