Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xalbador Madariaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-16 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Bittor
Madariaga, Xalbador
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Salbador Madariaga eta Bittor Elizagoien. Madariaga Belateko maldan gora zoaz zure kotxe deportiboan eta halako batean topo egin duzu lasai eta mantso doan idi gurdiarekin. Hori aintzindu nahi eta ezin. Zu Elizagoien idiekin dihoan itzaia zara. Madariaga hasita hiruna bertso zortziko txikian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xalbador Madariaga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Madariaga:
Libre izan behar zan
kotxean bidia
traste zahar bat aurrean
hor nauka jarria
kulparik gabe izortu
izan det kotxia
jo eta lehertu bait det
sartu zan idia.

Elizagoien:
Kotxe ederrarekin
honen komeria
aurrera pasa nahirik
oihuka hor ia
jarri ezazu neri
zuk itzal haundia
lehengo ohitura zaharra
ez al da idia?

S. Madariaga:
Bidearen erdira
idiak ateta
ta kotxeak kulparik
bai al du hor eta
itzaiak behar du hartu
lehenikan arreta
mantxogi baldin ba joaten
pentsuaz aseta.

Elizagoien:
Kotxe horrekin egun
laister abiatu
kristoren zarata zuk
dezula montatu
idiak e behar du
bidean pasatu
legeak hala dio
zuk errespetatu.

S. Madariaga:
Kotxeak libre behar du
beti're bidia
azidentiak hola
tokatutzen dia
alrebesko eskutik
bazuan idia
to karrua gainera
patentik gabia.

Elizagoien:
Aldapa gora noa
idi eta guzi
to bozina joka zu
hor zerade hasi
kotxe ederrarekin
hainbeste fantasi
pobreak ez al du gaur
biderik merezi?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra