Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Euxebio Fagoaga "Fagoaga I", Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-16 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Fagoaga, Euxebio "Fagoaga I"
Fagoaga, Joxemari "Fagoaga II"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Fagoaga anaiak. Biak senar-emazteak zarete eta makina bat urte lanean pasa ondotik aurten bakantzetara joatea erabaki duzue. Zu, Joxe Mari emaztea zara eta Benidormera joan nahi zenuke hango ondartzetan eta goxo-goxo egotera. Zu Euxebio senarra, Fiteroko bainu etxera joan nahi duzu, jakina jan eta edan poliki, ur epeletan sartu, mus partida lasai lasai..., Joxe Mari hasita hiruna bertso zortziko txikian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Euxebio Fagoaga "Fagoaga I", Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Fagoaga:
Lana ta lana egin
hainbeste urteta
merezia bait gendun
hainbeste pasata
biak ederki samar
dezagun disfruta
nik behintzat etor nahi det
izterrak beztuta.

E. Fagoaga:
Lana eiteko jaio
ginanak mundura
bakazioak hartzeko
etorri da uda
gauza bakarra etorri
zait neri burura
reumantzat ona omenda
Fiteroko ura.

J.M. Fagoaga:
Hainbeste joan zera
medikuangana
ta orain hartu degu
horrelako plana
etorri zaitea zu
emazteangana
euzkia hartzea ere
ez al dezu ona.

E. Fagoaga:
Diru pixka bat egin
jaunari eskerrak
ta honek hartu ditu
orain bide okerrak
beraiek egoteko
erakutsi izterrak
Fiteron ondo pasa
gindezkela ferrak.

J.M. Fagoaga:
Ikusiak dauzkagu
guk hainbeste laino
gaur arte ez bait degu
hau izan egundaino
han hartuko bait dezu
nahi den aina baino
nik bikini jarrita
zuk "traje de baino."

E. Fagoaga:
Garbi esango dizut
to zu lasai egon
gauz onik ez dakarre
andre eta gizon
zergatik ezin joan
pasa uda Bilbon
zortzi egun Benidorren
to zortzi Fiteron.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra