Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Fermin Mihura

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-02 Landibarre Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolariak / Egileak
Ezponda, Txomin
Mihura, Fermin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ezponda eta Mihura. Gaur arratsaldez Ezponda saski bete ziza edo onddo bildu duzu. Mihura gonbidatu duzu horiek jatera baina zu, Mihura ez zara lagunak bildu dituen onddoez fiatzen. Ezponda hasita hiruna bertso zortziko txikian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Fermin Mihura

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezponda:
Onddoaren biltzeko
nere esperantzak
saskiaren betetzen
lagundu naik txantzak
Mihura hik onddoak
gaur lasaiki jan zak
pixka bat bete diten
egun hire galtzak.

Mihura:
Onddoak jateko dut
beti begikoa
baina gaurkoan hauk hemen
ez tut gustokoak
atzematen bait ditut
itxur gutikuak
hoiek eman dautate
laister behitikuak.

Ezponda:
Kakerian beldurra
du nere iduriko
hortako mahainean
ez dela jarriko
onddoek ez diote
kalteik ekarriko
xuti kakeriak ez dio
aztalik bustiko.

Mihura:
Orainokoz ni jaten
ez bait naiz hasia
horrek eman bait deraut
geroko trantzia
kolorez bildu tutzu
hambat itxusiak
zuk bildu hauek dira
bertzeek utziak.

Ezponda:
Oinarte ainitz dira
zer nahi erraiten
hiri konfiantzarik
ez nian emaiten
onddo hauek ez ditek
gaizkirik izaiten
lehenbizi nihaur hemen
hasiko nauk jaten.

Mihura:
Beraz jaten hasten da
hor pure mutila
bera hortxe geroko
gaizkian dedila
ni berriz gaur ez nau ez
sakatuko pila
nihaurrek nahiago dut
joan onddo bila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra