Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Manolo Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Saioa
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Aire, Mixel "Xalbador II"
Arozena, Manolo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biak aita semeak zarete. Zu Xalbador, aita, oso arduratua zabiltza gora behera politiko eta sozial guzietaz, eta kezkaturik zaude Manolo Arozenak, semeak, esan dizulako gauza hoiek ez zaizkiola batere axola. Hiruna bertso hamarreko haundian Mixel Xalbador, aita, hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Manolo Arozena

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xalbador:
Ez nakike gaur norbait kezkatsu
nun ez izan edo nola
langabezia ugari dago
berdin ixurtzen odola
gazteak zerbait egin behar ta
berdin ukatzen eskola
ta zuk semea ez maiz onartzen
aitak egin parabola
egoera hau ikusiz nola
ez har zerbaiten axola.

Arozena:
Txoko guzitan politika honek
badu nahiko eragina
bide okerrez daramazute
gazte guztiaren grina
bide latzetan jendea jarri
hori da penik haundina
nik neretzako egin behar det
gaurkoz behintzat ahalgina
nere bizia zuzendu nahia
horrek ematen dit mina.

Xalbador:
Erakaspen bat zuretzat seme
aita hemen da lekuko
zuk badakizu edozein gisaz
zaitudala lagunduko
zu axolarik gate izaite
horrek bait nau beldurtuko
gaurko bizia gogorra data
ez zazula egin uko
bakarrik inoiz ez bait zera zu
zerbaitetara helduko.

Arozena:
Pozgarria da nere aitatxok
jarri dun sua ta garra
baina bihotzez zuri nago gaur
gauza bat esan beharra
txorakeritan gasta duzute
etorkizunan indarra
nik neuk badaukat nere buruan
zuzendutzen naun izarra
nere lana da etorkizunan
launduko didan bakarra.

Xalbador:
Etorkizuna zuk badaukazu
hortan dudarikan ezta
hau deus ez dela erraitea gaur
seme osoki errez da
langabezian hor badauzkagu
hainbertze mutil ta neska
zu geroari buruz zerbaiten
hobetzera zaite presta
ta geroari buruz oraitik
hartu zazu zerbait kezka.

Arozena:
Kezkak baditut bai ene aita
hortan egon zaitez trankil
nere herrian paseatzen dut
buru makur bezain umil
injustizian aurren bihotza
neri ere ez zait isil
baina gauza bat ikusitzen det
hor badago hainbat abil
gazte denbora gartzelan pasa
eta bertan ez dut nahi hil.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra