Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xalbador Madariaga, Bautista Perurena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Saioa
1990-03-03 Lesaka Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolariak / Egileak
Madariaga, Xalbador
Perurena, Bautista
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Batista Perurena apeza zara, zu berriz Xalbador Madariaga baserritarra. Zu Perurena, baserritarraren lurrak bedeinkatzera joan zarenean Madariagaren zakurrak kozka egin dizu. Hiruna bertso zortziko haundian Perurena Hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xalbador Madariaga, Bautista Perurena

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Perurena:
Apaiza hoien izaera hau
izan da oso laburra
egi garbia esaten det gaur
hori ez dala gezurra
honen etxera joan nintzanean
eraman nuen bildurra
oilaskotxua eman biharren
askatu zidan zakurra.

X. Madariaga:
Ebanjelio lodi bat ere
eraman zuen lepuan
baina txakurrak begiak argi
baita behar den lekuan
ez zen ezerre bere errezua
ongi egin izan bazuan
zakurrak ozka egin bait zion
ijitua zalakuan.

Perurena:
Arrazoi dena nerekin det ta
nun-nahitik dizut helduko
zuk diozun otoitz hoiekin
apaiz hau ez da salduko
konduta ona izandu det ta
orain ez det ba galduko
neri pagatutzen ez banazu
kosetxik ez dezu bilduko.

X. Madariaga:
Ijito bat zen bendiziua
behetik ematen hasia
orain errezua izan ere hok
egiten dute txikia
ur piskat goitik botatzen dute
hoi bendizio guzia
bialdu beharra dago hemendik
sotana duen guzia.

Perurena:
Aizazu lagun esan dezun hau
ez da arrazoi zuzena
obligaziok behar bezala
kunpli itzazu aurrena
hemen gezurra esanda ezin
bukatuko degu dena
nahiz ta hau bera ijitua izan
apaizarentzat izena.

X. Madariaga:
Bedeinkazio hoi izango zan
zuen failorik txikina
ni izan nintzan hango txakurra
hoien berria nakina
gaur egun nola diran apaizak
hemengo alferrik haundinak
bedeinkatzera etxera joan zait
meza ematen ez zakina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra