Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Perurena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Saioa
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Perurena, Bautista
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gartzelan zaudela emazteak lehen haurra izan duela erran dizute.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Perurena

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jarri didaten gaia nolabait
nik biharko det gaur landu
gure andreak semia izan
duala orain esan du
ni kartzelan ta tentazio hau
burutikan ezin kendu
emazte hau nola izan leike
elkar ez gerata egondu.

Nere bihotzai salto haundia
gauz horrek dio eragin
badakizu senar-emaztiak
eramaten gendula fin
aurrera ere ahal baldin bada
egingo degu ahalegin
faborez esan zaidazu ibilia
al zera beste batekin?

Badakizu kartzelara joan nintzan
nik kulparik ez dedala
sobra dakizu izandu naiz ni
gizon fina ta apala
gaztetik ere sobra dakizu
hala izandu nintzala
baina haur hori haziko degu
biok nola edo hala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra