Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Euxebio Fagoaga "Fagoaga I"
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Euxebio Fagoaga "Fagoaga I"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aburuza:
Gazte gaztetan egina nuen
Fagoaga nik laguna
ta adiskidea kontuan izan
nere kolkotik entzuna
hamabi orduz lantoki hortan
izaten bait dut jarduna
bakar bakarrik eskatzen dugu
nagusiak zor diguna.
Fagoaga:
Gaur egunean badakizute
badagola hainbat alper
eta zuzen dagoen gauza bat
laster jartzen dute oker
aurreko aldean gazte txoroak
dauzkat eskuin eta ezker
begi bistatik aldein zazute
nere aurretikan laister.
Aburuza:
Manifestapen bat egiteko
dugunez eskubidea
hortik ogia lortu nahi dugu
horixe dugu bidea
aizu ertzaina esan duzuna
ez al da piskat grabea?
lehen laguna zen gaur berriz oso
bihurtu da lotsagabea.
Fagoaga:
Lanerako inoiz prest ez dirade
ta burrukatzeko trebe
hauek sekula ez dira egingo
ai! beren buruan jabe
hemendik alde egitea zuk
izango dezuta hobe
"mani" bat ezin leikea egin
horko baimenikan gabe.
Aburuza:
Zuk sortu nahi zenituzke gaur
noski hainbeste arazu
zer esaten dun une honetan
lagun bai ote dakizu
lagun bezela jaso ezazu
albotik hainbeste mezu
ez badakizu geure bizkarren
gainetikan jaten dezu.
Fagoaga:
Era horretan lagun ezer 'e
ezin dezute zuzendu
arrazoirikan nik ezin eman
ta ahal banizuke kendu
oraindik neri lagun maitea
zuk ez didazu mantendu
hori ez zitzaizun pasa izango
ertzaintza hartu bazendu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra