Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Euxebio Fagoaga "Fagoaga I"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Saioa
1990-02-24 Ituren Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Bittor
Fagoaga, Euxebio "Fagoaga I"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ihauterietan gaude. Zer disfraz erregalatu behar diozue elkarri?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Euxebio Fagoaga "Fagoaga I"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Elizagoien:
Ihauteriak dira
hauetxek zaratak
mozorrotzeko ere
ez gara apartak
belarritan baditu
urre eta txapak
emango dizkot orain
punkien zapatak.

E. Fagoaga:
Jersea haundigia
ta gorriak galtzak
honek apaindu behar
egindako saltsak
tori bi larru eta
gusto onez har zak
hi baino finagoak
badirade artzak.

B. Elizagoien:
Belarritakoekin
hauxe ijitoa
hola azaltzen data
hori betikoa
eta egitekotan
punki konpletoa
bakarrik faltatzen zaik
hortxe kanutoa.

E. Fagoaga:
Ez itzazue egin
irri edo parrak
hau artzaz beztitzeko
baditut txatarrak
etxeko sabaian ere
badira larru zaharrak
to lehen esan duena
andregaian adarrak.

B. Elizagoien:
Adar kontua ere
honetxek esana
eta horrelakoa
dadukaten plana
punki izatea da
beraren afana
gainera bera degu
denen kapitana.

E. Fagoaga:
Ihauteriz Lesaka
joan behar goizian
ta planta ederrakin
honuntz etortzian
ta nahi nuke gustora
zauden zu jantzian
dotorea badaukat
txekor pizontzian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra