Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Anjel Martikorena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Saioa
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Manolo
Martikorena, Anjel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Martikorena, neska parrandazalea zara, Arozena aldiz, apeza, beti kontseju ematen ibiltzen den hoietakoa. Non eta, biak Malloak dantzalekuan egin duzue topo.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Anjel Martikorena

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Martikorena:
Gaur ere heldu det nik
Azpirozko gaina
eta nik dantzatutzen
ein det ahalegina
apaiz jauna ere gaur
hemen dago baina
ez dit arrapatuko
nere krabelina.

Arozena:
Lehen hala zinan da
gaur ere gau txori
zu ikusteko izan dut
nik hainbeste zori
pekatu hori ez diot
esan nahi inori
kanpon zertan zabiltza
neskatx ergel hori?

Martikorena:
Apaiz bihotzekua
zu ez hasarretu
ia egiten geran
gu biok moldatu
guk egin dezakegu
elkarrekin pekatu
geuk pekatua egin
eta zuk barkatu.

Arozena:
Tentatzen hasi zera
zu zeure asmoaz
ni engainatu nahien
daukazun gogoaz
ni eskarmentatua
neskatx inozoaz
bide hortatik zuzen
inpernura zoaz.

Martikorena:
Ez da gure bidea
bide txarrekua
apaiz honek bait dauka
kriston istilua
nerekin egin nahi du
orain mutikua
elizarako nahi du
bai monagilua.

Arozena:
Gaur ere hortxe zaude
arraren ehizean
beti bezala buru
arinen haizean
ni haserreturikan
sartzen naizenean
konfesatzera zatoz
igande goizean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra