Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Euxebio Fagoaga "Fagoaga I"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Saioa
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Alkhat, Ernest
Fagoaga, Euxebio "Fagoaga I"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Fagoaga, Azpirozen behera frenorik gabe doan kamioieko txoferra zara. Alkat, polizia foralak gelditzeko agindu dizu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Euxebio Fagoaga "Fagoaga I"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Fagoaga:
Kamioi batek frenoak
dauzka bere esku
ta gaur joan dirade
nabila ni estu
eta esango dizut
nahi badezu justu
azpin pasako zaitut
bestela baztertu.

Alkat:
Gelditu behar eta
dabil zuzenean
ezer ez du ulertzen
neure erranean
bakoitza gabiltzala
zoin pure lanean
zendako ero batzu
dabiltza bidean.

Fagoaga:
Gainbehera eramaten det
nik indar bizia
eta esango dizut
eskuaz guzia
zuretzat inportante
bait da denuntzia
alde istimatzen baldin
badezu bizia.

Alkat:
Betidanik bizia
estimatzen oso
baina bidean gaindik
batzu dabiltz otso
holako bat ikusiz
ez da bate gozo
kamioi eta txofer
biak daude gaiso.

Fagoaga:
Ni hola ikusirik
hau miserablea
zerbait eingo bazendu
bertan da hobea
aurrean joan zaitez
baztertu jendea
bestela utziko det
guztia bidean.

Alkat:
Holakoen tokia
naski telebista
bidean ez otoi utz
holako artista
baina milaka daude
bat bakarra ezta
hau doan abiadan
dirudi tximista.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra