Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Saioa
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolariak / Egileak
Fagoaga, Joxemari "Fagoaga II"
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Semeak erran dautzu etxetik joan behar duela.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hemen askotan gertatzen zaigu
onera edo kaltean
hementxe bizi izandu zera
zu orain arte maitea
ta orain hortxe pentsatzen zabiltz
guri bakarrik uztea
ez nuen hori inoiz pentsatu
egingo zunik semeak
orain artean bezelaxe zu
gurekin bizi zaitea.

Orain artean izandu dira
bai hainbat kalte eta min
ta zer bizitza eraman nahi dun
behar nizuke galdegin
gu etxe hontan bizitu gera
hain pozik eta atsegin
egin nahi duzun gauza da baina
hori nik uste zuk ezin
elkarrekin ondo bizi behar
orain semeak aldegin.

Orain artean etxea danok
eraman degu aurrera
ta zuk horixe pentsatu dezu
une batetik bestera
orain hementxe daukazu eta
zure aitaren galdera
hemendik kanpo joan nahi dezu
eta ez dakit zertara
etxe honetan baino hobeki
kanpon biziko al zera?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra